Hurrengo eguna...Gure Moda Gaur 2013 pasa da dagoeneko. Egun polita, sorpresaz betea. NumeroNueve izan zen gaueko irabazle nagusia, lehen saria eramateaz gain, argazki erreportai batekin sarituak ere izan ziren, Ali deBalirekin batera. Merezitako saria.
Nire lanarekin pozik, milesker gerturatu zineten guztiei eta zuen hitz polit eta animoengatik. Eta milesker ere bai, Gure Moda Gaur eta Donostia Fashion Week posible egin dezuten guztioi!
2013/05/30
Gure moda Gaur 2013


2013/05/24
bapatean....de repente
Duela bi egun Anaren dei bat jaso nuen. Antzerki baterako hiru soineko gorri behar zituela eta ea prest egngo nintzateken lan hori egiteko, eta nola ez baietz esan nuen. Noizko behar zituen galdetzerakoan kasik atzorako erantzun zidan.... beraz, di-da batean tela erosi eta lanari ekin diot...noski bere berezitasunak dauzkate soinekoak: luzeak izan behar dira,estuak, erosoak, oihal elastikoa bai ala bai eta kontuan izan blablablablalalalla!!!
Dagoeneko tela eskuartean daukat.....


2013/05/23
gonbidapena
Gaur goizean lanera pakete bat iritsi de nere izenean....


2013/05/20
Gure Moda Gaur 2013
Aurten ere Gure Moda Gaur lehiaketan parte hartuko det. Datorren Maiatzaren 29an izango da ekitaldia, Zorroaga elizan eta 15 diseinatzaile izango gara. Azken txanpan, oraindik gauzak bukatzeke, bajoko joskurak, botoiak...azkenean dena aurrera ateratzen da...

